XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

herrera. KIMUAK BERRITZEN

Aspaldiko partez (BATASUNA elkartea desegin zenetik-edo) lasalletar ikasle izandakoen berri izan dugu.

Dirudienez erakundea berpiztu eta indar-berritu nahiaz dabil zenbait lagun.

Ekainaren 3an, hain zuzen, San Luis ikastetxean Batzar Orokor Bereizia ospatu zen eta bai bertan honoko junta berria aukeratu ere:
Lehendakaria: Koldo Aulestia Urrutia
Lehendakari Ordekoa: Josu Mujika Iturbe
Idazkaria: Ignazio Bosch Zuazu
Idazkari Ordekoa: Sabino Lasa Labaka
Diru-zaina: Juan M. Garin Kasares.

Baita hemen aipatuko ez ditugun bokalak eta gainontzeko guztiak.

Ikus daitekeenez junta gaztea, eta gaztea ezezik, lanerako prest dagoena.

Gure aldetik merezi duten erantzun jatorra jaso dezatela opa diegu, era horretan dituzten asmo guztiak bete ahal izan ditzaten.

BETIKO SALAKETA

(Ez dugu ez, geure enpeinuan etsiko).

Bernat Decheparek 1.545. urtearen aurretik eman bazion ere, egungo euskaldunok ez diogu ez euskarari behar duyen thornuya eman oraindik.

Hor duzue euskaldunez jositako junta eta erdara hutsean beraiengandik jasotako agiria.

Kontrapas ospetsuaren Heuskara, ialgi adi plazara! tokitan zegok!

MUZKI

Nafarroako Lizarratik 12ren bat kilometrotara eta Aioz zingira ondoan aurkitzen den herrixka bat duzue, lurralde eguzkitsu paregabe batean kokaturik.

Bi tandatan, hilaren 15 eta 29an, hamabi egunetarako Muzkira joateko aukera izanen du 60en bat haurrek, hantxe bait dute lehenengo aldiz udalekurako etxe handi bat hartua dotrinako arduradunek.

Ia datozen urteetan ume gehiagok joaterik duen, zerbaiten beharrik badago-ta haurrontzat abiada ikaragarrian hazitzen ari den Herrera honetan.

TOPOA

Badirudi laster topoa martxan jarriko dela, Herreratik Endaiarainoko bidea beteko duelarik.

Ba zan garaia! Baina noizko Herrera-Amara zatia? Noiz hasi behar du berriro Amaratik Endaiarainokoarena betetzen?

Luze dohakigu tunelaren konponketa, garestiegia gertatzen zaigu, ordea, trolebusean Amaratu behar dugun bakoitzean, eta zer esan egunoro hartaratu behar denean?

(Amaran lanean ala ikasten ari denak ondotxo daki egunean 40 pezeta joan-etorrietan eman beharra ez dela txantxetako gauza).

Bitartean irtenbide bat: Bi trolebus edo autobus hartu beharrak garestitzen du biajea.

Zergatik Errenteriatik ertengo eta zuzenean Amararaino joango diren autobusak ipini ez?

Konpainiak du hitza.

ETXETXUKOAK.